Bilboko Euskal Herrian Euskaraz

Bilboko Euskal Herrian Euskaraz

Euskaraz biziz, Bilbo eta Euskal Herri euskalduna eraiki. Euskararik gabe Euskal Herririk ez! Bilboko EHE

26/04/2024

Euskalgintzaren eskaera historikoa da Euskararen Udal Ordenantzarena, eta Bilboko udal gobernuak ez du inoiz nahi izan.
Baina gero eta gehiago gara udal ordenantza baten beharra ikusten dugunak, eta gure aldarria gero eta ozenago helaraziko diogu Bilbao Udala - Ayuntamiento-ri: Euskararen Udal Ordenantza Bilbon ORAIN!

Photos from Bilboko Euskal Herrian Euskaraz's post 26/04/2024

Bilbon Euskararen Udal Ordenantza ORAIN!

26/04/2024

EHEk Bilboko Udalari eskatu dio euskararen udal ordenantza egiteko 25/04/2024

Bilbao Udala - Ayuntamiento-n Euskararen Udal Ordenantza orain!

EHEk Bilboko Udalari eskatu dio euskararen udal ordenantza egiteko Dozenaka herritarrek protesta egin dute, eta udalaren hizkuntza politikak gaitzetsi dituzte.

20/04/2024

Bazenekiten Bilbao Udala - Ayuntamiento dela Euskararen Udal Ordenantzarik ez duen Hegoaldeko hiriburu bakarra...?

Bilbok Euskararen Udal Ordenantza behar duelako, eguazteanean, hilak 24, KONTZENTRAZIOA, udaletxe aurrean, Euskal Herrian Euskaraz - EHE-k antolatzen duen -ren barnean.

10/04/2024

Apirilean, Euskal Herrian Euskaraz - EHEk Harrotze Astea antolatuko du Euskal Herri osoan, euskaldunok kexatu, borrokatu, ahaldundu eta harrotu gaitezen.




Ane Lindanek argi azaltzen digu:

19/03/2024
06/03/2024

BILBOKO UDALAK EUSKARAREN ORDENANTZA BEHAR DU!

Bilboko Udalak (Bilboko Udala), Jaurlaritzaren "Aroa" plan berriari jarraituz, datozen 10 urteetarako euskararen normalizazioaren Plan Estrategikoa diseinatzen hasi da, eta Bilboko hainbat eragile euskaltzale gonbidatu ditu Bilboko euskararen egoerari buruz hausnartzera.

Bilboko Udalaren beraren webguneko datuen arabera, datuak argiak dira: azken 30 urteotan, are gutxiago dira euskara erabiltzen dutenak Bilbon. Ikus irudia: 1991n: % 4,3 ziren; 2021ean: % 3,5 izan dira. Oso datu kezkagarriak, politika ausartak behar dituztenak, eta agerian uzten dutenak aurreko ESEP planarekin ezer ez zela lortu.

EHEn uste dugu Bilboko Udalak baduela gabezia bat: EUSKARAREN ORDENANTZArena ( ), alegia, eta iruditzen zaigu, benetan euskararen gaiari heltzeko konpromisoa erakutsi nahi badu, badela garaia EUSKARAREN ORDENANTZA bat osatzeko. Donostian, Gasteizen eta Iruñean badaude EUSKARAREN ORDENANTZAk; zergatik da Bilbo EUSKARAREN ORDENANTZArik ez duen Hegoaldeko hiriburu bakarra...?

EHEn argi daukagu: EUSKARAREN ORDENANTZA bat osatzeko prozesu batean parte hartzeko prest gaude. Aitzitik, ez gaude prest Jaurlaritzaren beste plan bat egokitu eta —aurreko ESEP planaren antzera— euskararengan ondorio positiborik ez izateko. Euskalgintzako eragileek beste plan batean parte hartzea euskarari gaur egungo egoeran eusteko aitzakia baino ez dela iruditzen zaigu, eta ez dugu zuriketa horretan parte hartuko...!

Bilboko Udalean EUSKARAREN ORDENANTZA orain!

05/03/2024

Bilboko euskaltzaleok!

Gogoan izan bihar, martxoak 6, elkarretaratzea egingo dela Euskalgintzaren Kontseilua-k eta ELA euskal sindikatua - Sindicato ELA-k eta LAB sindikatua-k deituta.

12:00etan, Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean (Diputazioaren aurrean, Bilboko Kale Nagusi edo Gran Vian).

05/11/2023

Atzo, 70.000 euskaltzale bildu ginen Bilbon, euskararen kontrako azken aldiko oldarraldi judiziala salatzeko. Azken urteetan Bilbon egin den manifestaziorik jendetsuena izan zen; hala ere, El Correo-k nahiago izan du "datu" hori ezkutatu eta ez-ikusi egin (begira zer leku eman dion gaurko berri-zerrendan... bai, behe-behe-behean...).

El Correo-ri (eta haren Vocento taldeko DV eta abarri) boikot aktiboa egitera deitzen dugu, bera boikot aktiboa egiten ari baitzaio euskaltzaleon aldarrikapenoi.

20/09/2023

Irailak 21 osteguna, 19:00
EHEko TOPAKETEN AURKEZPENA + GAUALDEKO HASPERENA kontzertua
Euskaltzale independentiston Topaketak jendarteari aurkezteko Bilboko saioaren ondoren, musikaz gozatzeko aukera Gaualdeko Hasperena taldearen eskutik.
19:00 aurkezpena
20:00 argazkia + kontzertua
Sarrera librea

Euskal Herrian Euskaraz Bilboko Euskal Herrian Euskaraz Hau Pittu Hau

12/08/2023

Euskal Herrian Euskaraz - EHE eta Ehgam - Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimendua arteko aliantza:

17/05/2023

Eskerrik asko larunbatean Iruñera gerturatu zineten euskaltzale guztioi😍

Denon artean euskararen ofizialtasuna agendan jartzea lortu dugu, borrokan jarraitu eta hurrengo legegintzaldi hau ofizialtasunarena izatea lortuko dugu.
Oraingoan bai!

Bada garaia

eta kitto!✊

13/05/2023

Gaur MOBILIZAZIOA Iruñean

Euskara OFIZIALA Nafarroa osoan!

Baluarten, 12:00etan.

09/05/2023

Bada garaia eta kitto!

Mobilizazioa:
📅 Maiatzak 13
⏱️ 12:00
📌 Iruñea, Baluartetik hasita

27/03/2023

Euskal Herrian Euskaraz - EHE-k mobilizazioak deitu ditu, Nafarroan euskararen lege berria aldarrikatzeko.
Datorren legealdia OFIZIALTASUNArena izan behar da!

02/03/2023

Euskaltzale independentisten topaketen harira:

- Uste duzu "independentista" horrek beldurra eman ahal diela gazte batzuei?

- Beldurra?
Ez, ezta pentsatu ere, independentzia ilusio eta itxaropenerako motiboa da 😍

02/03/2023

Kaixo euskaltzale👋👋

Dagoeneko, Euskaltzale independentiston
🔥TOPAKETAK🔥 badu data eta lekua.

Urriaren 7an eta 8an, Billabonan izango dira.

Gorde egunak!!! Ez galdu aukera eta animatu parte hartzera.
eraikiko dugu✊

23/08/2022

Bihar, abuztuak 24, Bilboko jaietan bazabiltza, pasa zaitez Hau Pittu Hau konpartsaren txosnatik, TRANSMARIBIBOLLO EUSKALTZALEEN TXANDA egongo da eta, 20:00 - 23:00 bitartean.

EHGAMen eta Euskal Herrian Euskaraz - EHEen arteko aliantza, zapalkuntzen kontrako borrokak ikuspegi intersekzionalitatetik lantzeko urratsak emanez.

TM2Bak ere euskaltzaleak izan gaitezkeelako: "Gorputz disidenteetan, hizkuntza disidenteak".

30/07/2022

Badator Bilboko Aste Nagusia 🎉, eta transmaribibollo euskaltzaleok ere harrotasunez gura dugu parte hartu. Hala, jai-giroan ere aliantza intersekzionalak ehuntzeko asmoz, TRANSMARIBIBOLLO EUSKALTZALEEN TXANDA antolatu dugu EHE eta Ehgamen artean, hizkuntza disidenteak darabiltzaten gorputz disidenteak aldarrikatu gura ditugulako.

Txanda abuztuaren 24an (eguaztena) izango da, 20:00 - 02:00 bitartean, Hau Pittu Hau konpartsaren txosnan, eta txanda egiteko jende bila gabiltza. Lagun nahikoa batuko bagina, 3 orduko bi txanda egingo genituzke.

Txanda egiteko prest baldin bazaude, bidali mezu bat (Whatsapp nahiz Telegram bidez) telefono-zenbaki honetara: 655720396. Txanda egiteko aukerarik ez baduzu, lagundu, mesedez, deialdi hau zabaltzen.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

29/11/2021

Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren egunean, 17:30etan, MANIFESTAZIOA Durangon, euskara itoz gu, euskaldunok, itotzen gaituztelako.

13/11/2021

Euskarak estatu propioa behar duelako, estatu espainiar eta frantsesean ez duelako biziraungo, MANIFESTAZIOA.


https://www.facebook.com/EHEbizi/videos/1245669392577458/

¿Quieres que tu empresa sea el Organización Sin Fines De Lucro mas cotizado en Bilbao?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Página web

Dirección


Bilbao