Euskal Irakaslegoa - Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroa
Euskal Irakaslegoa Deustuko Unibertsitateak 1978an sortutako zentroa da.
1992tik, Euskaltegi Pribatu Homologatu da Eusko Jaurlaritzako erregistroan.
Hace un par de semanas falleció nuestro compañero Jon Franco. Durante estas semanas hemos compartido su recuerdo, le hemos tenido presente en las clases, en el claustro, en los despachos. En esas conversaciones se ha mostrado el agradecimiento por todo lo que Jon nos ha aportado y el hueco que deja con su partida.
Con este mensaje, queremos invitaros a la Eucaristía en la que le recodaremos y celebraremos su vida. Será el día 29 de septiembre, a las 13:15 hrs en la Capilla del campus de Bilbao. Se emitirá también por streaming aquí: https://youtu.be/Jc3sBjFcVes
Duela pare bat aste hil zitzaigun gure lankide Jon Franco. Aste hauetan, etengabe oroitu dugu, gogoan izan dugu klaseetan, klaustroan, bulegoetan. Hizketaldi horietan, Jonek ekarri digun guztiagatiko esker ona eta haren heriotzak utzi digun hutsunea izan ditugu hizpide.
Mezu honen bidez, eukaristia baterako gonbitea luzatu nahi dizuegu, Jon gogoratzeko eta haren bizitza ospatzeko. Meza irailaren 29an izango da, 13:15etan, Unibertsitateko kaperan.
Meza streaming bidez jarraitu ahal izango da, helbide honetan: https://youtu.be/Jc3sBjFcVes
EUSKARA IKASI NAHI BADUZU, ETA AZTERKETAK GAINDITU NAHI BADITUZU, EZ IZAN ZALANTZARIK! ETORRI DEUSTUKO UNIBERTSITATERA!!!
MATRIKULA-EPEA ZABALIK D**O! ZATOZ DU-KO HIZKUNTZA ZENTRORA EUSKAL IRAKASLEGORA! ZALANTZA BARIK!
IKUSI, ETA IKASI!
euskal irakaslegoa, Deuston; etorri eta euskara(z) gozatu! Euskal Irakaslegoa Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroaren atala da, eta urte askoan Deustu, Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria euskalduntzen deutsagu bert...
EUSKARA IKASI? Deustuko UNIn! Zalantza barik!
APRENDER EUSKARA? ¡En la UNI de DEUSTO! ¡SIN DUDA!
https://youtu.be/z8TaOZ-_GVs
BILBOK EUSKARAZ GEHIAGO GARA KANPAINARI EKIN DIO, EUSKALTEGIETAKO MATRIKULAZIOA BABESTUZ.
https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&cid=1279210287549&language=eu&pageid=3000075248&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia
Generoa eta Euskara: Kristalezko sabaiak apurtuz
Kristalezko sabaiak arlo profesional guztietan dagoen fenomenoa da, emakumeen ibilbide
profesionalak mugatzen dituena. Kristalezkoa dela diogu ez datorrelako inon berariaz
esleituta, baina tamalez gero eta gehiagotan agertzen da.
Hori dela eta, Apirilaren 22an arratsaldeko 18:00etan Deustuko Paraninfoan, Deustuko
eztabaida klubaren izenean, eta Gearing-Roles-aren babesarekin, Genero Berdintasuna
eta Euskara bultzatzeko jardunaldi bat egingo da, Kristalezko Sabaia jorratuz.
Horretarako hainbat emakume aitzindari izango ditugu gurekin.
Izaskun Landaidak, Emakundeko Zuzendariak, zabalduko du ekintza, kristalezko sabaiari
buruz sarrera teorikoa egiten. Ondoren, elkarrizketa bat zabalduko da partaideen artean.
Baieztatu duten hizlariak honako hauek dira:
• Leixuri Arrizabalaga, Gatikako alkatea eta legebiltzarkidea:
• Itziar Insausti, enologoa;
• Miren Lauzirika, Emakumeekin-eko zuzendaria eta ekintzailea;
• Karmele Gisasola, herri-kirolaria;
• Ainhoa Tirapu, Athletik-eko jokalaria.
Osasun-egoera dela eta, ekitaldiaren inskripzioa beharrezkoa da honako formulario honen
bidez
Deustuko eztabaida kluba eta Gearing-Roles.
Euskara ikasteko podcastik?
Euskara Satorra Podcast!
Youtube: 1.100 harpidedun.
Spotify: 1.290 jarraitzaile.
Ivoox: 799 harpidedun.
😊
Zerotik eta doan.
YouTube: https://labur.eus/podcasteuskara
IVOOX: https://labur.eus/ivooxeuskara
SPOTIFY: https://labur.eus/spotifyeuskara
Bizkaiko Elikagaien Bankurako Bilketa
Covid-19aren krisiaren ondorioz, Elikagaien Bankuak %30eko gorakada izan du bere jardueran, 2020ko maiatzarekin alderatuta. Hilero, oinarrizko premiei aurre egin ezin dieten 30.000 familia baino gehiagori laguntzen die.
Deusto Business School-eko ikasle talde batek, "Berrikuntzaren Kudeateka" irakasgaiaren esparruan, gizartean eragina izango duen proiektu bat egin behar du.
Hori dela eta, Bizkaiko Elikagaien Bankuari elikagai edota dirua emateko bilketa handi bat antolatu dute.
Noiz egin ahal izango duzu ekarpena?
Apirilaren 12tik 27ra
Non utzi ahal izango dituzu elikagaiak edota dirua?
.. INFO GEHIAGO:
Edozein zalantza argitzeko kontakta gaitzazu
[email protected]
Informazio gehiago:
https://sites.google.com/opendeusto.es/recogida-alimentos
"Jende txiki asko leku txikietan, gauzak txikiak egiten, mundua alda dezake" - Eduardo Galeano
Zure laguntzaren zain gaude!
Campaña alimentos "Mucha gente pequeña, en lugares pequeños, haciendo cosas pequeñas, puede cambiar el mundo" Eduardo Galeano
Euskal Irakaslegoan, Kartujari begira "euskal hintxok", zein baino zein!
Gaur LORALDIAN: LOREAK ETA ZAURIAK, XABIER LETERI KANTARI.
https://www.loraldia.eus/ekitaldiak/loreak-eta-zauriak-xabier-lete/
LOREAK ETA ZAURIAK . XABIER LETERI KANTARI Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena, Quico Pugès “Loreak eta zauriak” Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da. Baina ez du omendu bakarrik egin nahi. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur...
Kolore morea, nagusi izan dugu asteon, ezta? Badakizue bere "jatorria"?
https://zientziakaiera.eus/2021/03/08/kolore-morea-eta-koloratzaile-sintetikoen-iraultza/
Kolore morea eta koloratzaile sintetikoen iraultza - Zientzia Kaiera Morea emakumeen berdintasunaren adierazle gisa ezagutzen dugu. Nondik dator kolore hau? William Henry Perkin kimikariak sintetizatu zuen berau
"GIZAKIEN TRATAK ETA MAFIEN BIKTIMAK" du gaia Deustuko Unibertsitateko Klaustroan ikusgai duzuen erakusketa lazgarri, ikaragarri, hunkigarri, eta guztiz interesgarriak. Hemen duzue muestratxo bat, Fabian Laespadak esku onez ataratako eta euskaratutako argazkiotan.
Hilaren 24ra arte izango da bertan. Ez utzi ikusi barik!
EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA
'Zientziak ez du ez generorik ez, adinik'
JONE LARRAÑAGA | EITB MEDIA
Maitane Alonso ikertzaile eta asmatzailea eta Maialen Arrieta astrofisikari eta neurozientzietako Sorbonako ikertzailearen testigantzarekin esnatu gara gaur.
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/7836956/zientziak-ez-du-generorik-ez-adinik------------------/
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Videos (mostrar todas)
Categoría
Contato la universidad
Dirección
Unibertsitateen Etorbidea
Bilboa
48003
Horario de Apertura
Lunes | 09:00 - 17:00 |
Martes | 09:00 - 17:00 |
Miércoles | 09:00 - 17:00 |
Jueves | 09:00 - 17:00 |
Viernes | 09:00 - 14:00 |
Sábado | 09:00 - 14:00 |
Domingo | 09:00 - 14:00 |