NOR

Animalien askapenaren aldeko kolektiboa gara. Euskal Herriko antiespezistentzat bozgorailu izan nahi dugu, eta zubiak eraiki beste herri mugimenduekin.

Photos from NOR's post 01/07/2024

🍋UDA PACK + UDA PACK ERAMANGARRIA🍋

Gaurtik aurrera gure web orrialdeko dendan bi aukera berri hauek aurkituko dituzue:

▪️UDA PACK: Gizakiz bertze + Goseak akabatuak + Aterpetuak (22€tan)

▪️UDA PACK ERAMANGARRIA: 3 argitalpenak + Totebag ekologikoa (30€tan)

✨Irakurri, zabaldu eta babestu antiespezismoa euskaraz✨

19/06/2024

LABE ETA ZOMORRO jardunaldiak badatoz!
Su baxuan sukaldatutako jardunaldia den arren, erresistentzia egostera eramango gaitu...
Oraindik garaiz zaudete izena emateko gure mailaren bidez: [email protected]

Bertan ikusiko dugu elkar! Animatu!

30/05/2024

Liburuaren aurkezpenekin jarraitzen dugu, oraingoan Bilboko espazioan egongo gara eta taldeetako kideekin batera.

📍Erronda kalea, 12 (Zirika Herri Gunea)
🗓️ Ekainak 3, astelehena
🕕18:00etan

Gorde data eta animatu

Photos from NOR's post 07/05/2024

Goseak akabatuak liburuan, Bob Torresek sistema kapitalistaren ustiapen-dinamikak aztertu eta gizakien eta gizakiz besteko animalien zapalkuntzen arteko harremana ulertzeko gakoak ematen ditu.

Sistema honen logika ulertu nahian aukeratu baduzu liburua, erantzun interesgarriak topatuko dituzu dudarik gabe.

Liburua gure web orriko dendan salgai aurkitu daiteke (esteka bioan) ✨

Photos from NOR's post 03/05/2024

Dagoeneko "Goseak akabatuak" liburuaren bi aurkezpen egin eta mahai-inguru batean parte hartu dugu. Hementxe hurrengo datak:

🗓️ Maiatzak 10, 18:00etan, Birundan (Donostia)
🗓️ Ekainak 3, 18:00etan, Zirika herri gunean (Bilbo)
🗓️ Ekainak 12, 19:00etan, Liburutopian (Gasteiz)

Boterea eta hierarkiaren arteko harremana, kapitalaren logika eta hauek animalien zapalkuntzarekin dituzten loturak aztertuko ditugu aurkezpen hauetan. Gorde datak 😉

01/05/2024

Gaur eta beti, zapalduen arteko elkartasuna.
Gora langileon borroka!

Photos from NOR's post 04/04/2024

Atzo Bilboko -n aurkezpena egiteaz gain, saioa online grabatzeko aukera ere izan genuen! Laster online ikusi ahalko duzue gure kanalean.
Aurkezpen gehiago egongo dira Gasteiz eta Donostian. Egon adi 😁

Photos from NOR's post 17/03/2024

Mugimendu antiespezistaren kilometroaren argazki batzuk.
Itzela izan zen! tipi tapa tipi tapa korrika!

08/03/2024

Sistema honek, desparekotasun eredu batean oinarrituz, gorputzak neurtu daitezkeen merkantzia bihurtzen ditu. Eredu horretatik kanpo geratzen diren gorputz guztien gainetik zabaltzen da patriarkatuaren eta espezismoaren mantua. Produkzio kateetan, edertasun aretoetan, abeletxetan, ispiluetan, dietetika zentruetan, haztegietan, etxean, etxoletan, zelaietan, kalean...

Gaur gure aldarriak plazaratuko ditugu ozen entzun dezaten zapalkuntza orok erresistentzia dakarrela. Gorputzak merkantilizatzen eta kontsumitzen dituen sistemaren aurrean erresistentzia antiespezista eta transfeminista saretzen jarraituko dugu.
Azken kaiola suntsitu arte, patriarkatua eraitsi arte!

06/03/2024

Martxoaren 16an, Elortzibarren korrika egin eta gero, egunari itxiera on bat emateko, herri afaria egingo dugu Txokogorrin (Antsoain). Borondatearen truke izango da!

Animatu eta etorri -ra gurekin euskara eta animaliak babestera!

28/02/2024

Korrika badator eta, oraingoan ere, bertako kilometro antiespezista bat izatea nahi dugu. Martxoaren 16an Iruñerrian topatuko gara, 551 kilometroan.
Kolektibotasunetik eraikiko dugu bidea beraz eros dezagun kilometroa denon artean gizakiz bertzeko animalien alde!
Gure blogean ekarpen ekonomikoak egiteko bono-laguntzak aurkituko dituzue (esteka BIOan).
Bizum bidez ere onartzen dugu laguntza: 688737654

Photos from NOR's post 23/02/2024

Animalien askapenerako bidean korrika ere egingo dugu! 🏃‍♀️
Aurreko edizioetan egin dugun moduan euskara babesteko eta animalien zapalkuntza mahai gainean jartzeko aurtengo -n parte hartuko dugu.

📆Martxoaren 16an, 20-20:20ak aldera.
📍551 km-a. Elortzibarrera iritsi baina lehen (Noain) – EskirotzeNA 6001errepidea

Animatu eta etorri gurekin euskara babestera!

Photos from NOR's post 04/02/2024

Donostiako alde zaharreko kaldereroen irudiak. 📷
Zaratek, jende multzo handiek... estres handia sortzen diete. Zaldiak ez dira gure apaingarri edo dekoratua!

31/01/2024

Blogean irakurgai .korta -k Donostiako kaldereroen inguruan idatzi duen testua.

“Egindako presioak bultzatuta ala ez, badirudi animaliak errespetatze aldera aurrerapausoak ematen ari dela Donostiako udala, baina errealitatea da donostiarron ospaketetan animaliak esplotatzen jarraitzen dugula.”

🧾Jatorrizko testua -n publikatu da

Photos from NOR's post 30/01/2024

Goseak akabatuak liburu dendan aurkeztu dugu. Gaurtik aurrera hor bertan salgai! 😉

23/01/2024

📆 Urtarrilak 30, 19etan, Goseak akabatuak liburuaren aurkezpena Iruñean!

Boterea eta hierarkiaren arteko erlazioa, kapitalaren logika eta hauek animalien zapalkuntzarekin dituzten loturak aztertuko ditugu Iruñeko espazioan.

31/12/2023

Aurten proiektu pila bat eraman ditugu aurrera zuen laguntzarekin 🫶

🟡 Martxoan sagardotegi antiespezista antolatu genuen.
🟡Maiatzean, mugimendua hauspotzeko, Topaketa Antiespezistak antolatu genituen Bilbon.
🟡 Irailean animalien aldeko tatuaje jai solidarioa izan genuen.
🟡 Azaroan, urtero bezala, Manifestazio Antiespezistarekin aldarri antiespezistak kalea hartu zuen.
🟡 Abenduan Goseak Akabatuak liburua aurkeztu genuen eta Durangoko Azokan egon ginen.
🟡Euskarazko euskarriak sortu ditugu sareetan eta blogean.

2024an borrokan jarraituko dugu...
Euskal Herria antiespezista! 💛

Besarkada bat Gabonetan lubakiak eraikitzen zabiltzatenoi, deserrian zaudetenoi 22/12/2023

Gabonen inguruko bizipen eta irakurketa antiespezista ekartzen dizkigu bere artikuluan A Frost Forest kolaboratzaileak, garai zail honetan inoiz baino gehiago gure arteko babesa ezinbestekoa delako.

“Mugikorra desblokeatu eta amaren dei galduak ikusi ditut. Bueltan deitu eta egunean egindakoak kontatu dizkiogu elkarri. Halako batean galdetu dit: zer egin dezakegu Gabonetan zuretzako? Hitz horien oihartzuna oraindik dardarka d**o nire gorputzean.”

⬇️Irakurri hemen:

Besarkada bat Gabonetan lubakiak eraikitzen zabiltzatenoi, deserrian zaudetenoi Badatoz Gabonak. Euskal gizartea festa erlijioso eta materialistez zeharkaturik d**o eta hauek gure gizartearen engranaje zorroztuen parte dira.

Photos from NOR's post 21/12/2023

Donostiako San Tomas eguneko animalien erakusketaren irudi batzuk .korta -ren eskutik.

Tradizioak garrantzitsuak eta baliogarriak dira baina ezin ditugu nahi dugunarentzat erabili. Txerriak, astoak, ardiak eta olioak, animalia guztiak bezala, ez dira gure entretenimendurako edo gure nahierara erabiltzeko jaio. Ez dira objektu, merkantzia edo apaingarri hutsak: norbanakoak dira!

Jaiak ospatu animaliak askatu!

Goseak akabatuak liburua 11/12/2023

Durangotik pasatzeko aukera izan ez duzuenontzat berri onak ditugu. Goseak akabatuak d**oeneko gure dendan salgai d**o!

Esteka hemen : https://nor.eus/producto/goseak-akabatuak-liburua/

Liburuak, menderatzearen, boterearen eta hierarkiaren izaera sakona ulertzeko gakoak eman nahi ditu, gizakien eta animalien zapalkuntzen arteko elkarguneak eta kapitalismoaren berezko ustiapen-dinamikekin duten harremana aztertuz.

Babestu antiespezismoa euskaraz!

Goseak akabatuak liburua Ochodoscuatro eta Nor-en elkarlanari esker, liburu berri bat dugu euskaraz. Salgaien lanean, jabetzan eta

Photos from NOR's post 04/12/2023

Berriekin gatoz! Abenduaren 6etik 10era Durangoko Azokan egongo gara! taldearen Animalien askapenerako gogoetak, taldearen Matxinorroprotesta eta taldearen Goseak akabatuak liburuak aurkeztuko ditugu. Euskarazko material antiespezista berria!

Dena den orain arte sortutako materiala erosteko aukera ere egongo da. Animatu eta pasatu -n egongo den postu antiespezista eta euskaldunetik!

01/12/2023

-rekin egindako elkarlanari esker, liburu berri bat dugu euskaraz! 💥

*Goseak akabatuak* liburuak, menderatzearen, boterearen eta hierarkiaren izaera sakona ulertzeko gakoak eman nahi ditu, gizakien eta animalien zapalkuntzen arteko elkarguneak eta kapitalismoaren berezko ustiapen-dinamikekin duten harremana aztertuz.
Bob Torresek ohiko pentsamendu antikapitalistari desafio egiten dio eta industrian (eta afariko platerean) animalien erabilera abolitzearen alde egiten du, ekonomia politiko marxista, ikuspegi anarkista eta animalien eskubideen aldeko mugimenduaren birplanteamendu kritikoa eginez.

Photos from NOR's post 23/11/2023

Untxien larrua lortzeko prozesua argazkietan.

Euskal Herriko hiltegiak.
📷Nor/

Photos from NOR's post 22/11/2023

Ardien larrua lortzeko prozesua argazkietan.

Euskal Herriko hiltegiak.
📷Nor/

Photos from NOR's post 21/11/2023

🔎Animalia batzuen larrua lortzeko, hauek hazi eta erailtzen dituzte (bisoien kasuan, adibidez). Beste batzuk, haien haragia eta larrua aldi berean lortzeko erabiltzen dira: kasu hoietan larrua koproduktua da. Euskal Herrian bigarren eredua nabarmenagoa da.
Larruaren industria ez da salbuespena, ez da fenomeno isolatua edo hutsala. Animalia baten salmentaren %15a izan daiteke larrutik eratorria.

20/11/2023

🎥Ikerketa [irudi gogorrak]
Irudi hauek Euskal Herriko hainbat hiltegietan grabatu ditugu. Han erailtzen dituzten animaliak ez dira soilik haragia lortzeko erabiltzen: larrua prozesuaren koproduktua da, etekinen parte esanguratsua.
Gizakiz besteko animaliak ez dira gure zapatak, motxilak edo berokiak izateko jaio. Alternatibak daudenez ez du inolako zentzurik gizakiz besteko animaliak gure nahierara erabiltzea. Haien bizitzak moda edo estetika guztien gainetik daude.
Ez jantzi besteen azala!

02/11/2023

Azaroak 1eko manifestazioaren diskurtsoa 📢

Photos from NOR's post 01/11/2023

Azaroaren 1ean beganismoaren eguna da eta 5ean Barry Horne ekintzailearen heriotza eguna. Horregatik Donostian batu gara: borroka antiespezistari bultzada emateko.
Industriaren iruzurren aurrean guk argi dugulako... Animalien ongizatea aske bizitzea!

Photos from NOR's post 27/10/2023

Una manifestación se trata de una acción política y colectiva por lo que la responsabilidad de los cuidados debe ser compartida. Esta es la propuesta de cuidados que hacemos para el 1 de Noviembre. Todas somos necesarias! 💛

Photos from NOR's post 27/10/2023

Manifestazioa ekintza politiko eta kolektibo bat denez, denon ardura da elkar zaintza.
Hau Azaroak 1erako egiten dugun zaintza proposamena da. Guztiok gara beharrezkoak! 💛

¿Quieres que tu empresa sea el Servicio Gubernamental mas cotizado en Bilbao?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Página web

Dirección


Bilbao
Otros servicios gubernamentales en Bilbao (mostrar todas)
EAJ-PNV EAJ-PNV
Ibáñez De Bilbao, 16
Bilbao, 48001

Euzko Alderdi Jeltzalea. Partido Nacionalista Vasco. Parti Nationaliste Basque. Basque National Party

SOCIALISTAS VASCOS SOCIALISTAS VASCOS
Alameda Rekalde, 27-4ª Pta
Bilbao, 48009

Punto de encuentro de las gentes de izquierdas y progresistas de Euskadi

EDE Fundazioa EDE Fundazioa
Simón Bolívar 8b
Bilbao, 48010

Somos un conjunto de organizaciones sociales que trabajamos para generar cambios duraderos, inclusivos y sostenibles, a través del conocimiento, la intervención directa y el desarr...

mobiliario urbano y parques infantiles mobiliario urbano y parques infantiles
Bilbao, 48003

Nuestra empresa ofrece servicios a ayuntamientos, comunidades de vecinos, colegios y guarderias principalmente. Nuestros trabajos mas frecuentes para ayuntamientos se basan en la i...

EAJ PNV Errekalde EAJ PNV Errekalde
General Salazar, 13
Bilbao, 48012

Errekaldeko Alderdikideon Facebook horrialdea. Berriak, argazkiak, bideoak eta bestelakoak.

Oficina Integral 05 Bilbao Oficina Integral 05 Bilbao
Calle Sabino Arana, 3
Bilbao, 48013

Dirección Provincial del Instituto Social de la Marina Dirección Provincial del Instituto Social de la Marina
Calle Virgen De Begoña, 32
Bilbao, 48006

Kirikiño - Residencia de Ancianos y Centro de día Kirikiño - Residencia de Ancianos y Centro de día
Torre Gorostizaga Kalea, 2-4. Santutxu
Bilbao, 48004

Somos una residencia de ancianos y centro de día, referentes en el ámbito de los cuidados socio-asistenciales y sanitarios integrales en Euskadi.

Gesca.eus Gesca.eus
Gran Via, 50, 5
Bilbao, 48011

Asociación Empresarial de Gestores de Centros Asistenciales

Ondoan Ondoan
Calle Cortes 6
Bilbao, 48003

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Esku-hartze komunitarioko taldea Equipo de intervención comunitaria de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala

La voz de Africa La voz de Africa
Goiko Torre 8
Bilbao, 48003

TEMAS SOCIALES PARA LA SENCIBILIZACIÓN

Dirección Provincial de Bilbao de la Tesorería General de la S.S. Dirección Provincial de Bilbao de la Tesorería General de la S.S.
Gran Vía De Don Diego López De Haro, 89
Bilbao, 48011